XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoia ez, eskubidea ez, indarraren legea aplikatzen dela eta handiak txikia jaten duela:

Edozein erriri, bere jabe izatea zor zaiola aitortzen dute alde batetik; bañan erri aundi oien menpean beste erriren bat baldin ba'dago, begira gero!.

Maila kolektiboan gertatzen den berbera gertatzen da maila indibidualean ere.

Gaitza politikoa funtsean morala baldin bada, erremedioak ere halakoxea izan beharko du: morala.

Bakea, nonbait etortzekotan, maitasunaren bidetik datorke.

Politika maila etikoan planteatuta, bada, bidezkoa da erlijioa eta politika bateratzea eta hari lehentasuna ematea.

Lehengo hartara gatoz: lehenik Jainkoa, gero Herria.

7. EUSKAL GAIAK

Orixek Euzkadi egunkariko euskal atalaren zuzendaritza hartu orduko bazen sail bat, Temas vascos deitua, zenbait hizkuntz arazo kontsulta moduan argitu eta eztabaidatzeko Kirikiñok irakurleentzat ireki zuena.

Txoko hau oso bizia gertatu zen, erabiltzen ziren gaiak ere halakoxeak bait ziren: polemikoak.

Kirikiñok eta Orixek, jadanik 1924ean, bina artikulu gurutzatu zituzten, bizkaieraren inguruan hainbat arazo harrotuz:

Txorierriko euskararen antzinatasuna Bizkaian, bizkaierazko zenbait hitzen transkribaketa fonetikoa, Arratiako euskararen laztasuna, etab. 316 Artikulu hauen hari logikoa segitzen ez da erraza, batak bestearen luman jartzen dituenak ez bait ditut nik irakurtzen. Hala ere, tarteko beste xehetasun batzu aparte, lau puntu dituzte eztabaidagai. Lehenik, Txorierriko euskara dela Bizkaiko zaharrena esateko, elkarrizketatik ateratako irudipenetan finkatzen da. Bigarrenik, herri-ahotik jasotako hitzak grafia jatorrez transkribatzeko orduan, zailtasunak hartzailearengandik baino gehiago datoz hiztunarengandik.Goide-gosarri abizena, adibidez, hiru modutara entzun uste du: En mis apuntes hay esta observación: 'Goi de Gosarri, Goide Gosarri o Goide-gosarri?'. De las tres maneras la entendí, pero me pareció poner la última. Respecto de este apellido, ya me han llamado la atención tres personas (Orixe, A 'Kirikiño', in: Euzkadi, 12-XI-1924). Hirugarrenik, Txorierriko euskara dela zaharrena frogatzeko, beste lekuetan (adibidez, Orozko, Bedia, Getxo, Plentzian eta) nagusiki luzee, biar, ill, mutille, neskatille formak erabiltzen direla, dio, nahiz eta aitortu beste zenbait hitzetan beste zaharragoak ere entzun dituela: besoa, ulea, etab. Laugarrenik, berak ez duela sekula esan Arratian euskara latza egiten denik. Txorierrikoa hala dela, bai, entzun berri du, nahiz eta berak ez onartu eritzi hori (Orixe, De 'Orixe', in: Euzkadi, 14-XI-1924). Kirikiñoren ustez, batetik, Orixek dakarren abizen hori gaizki jasoa dago, Mungia aldean asko zabaldua bait da Goiri-golzarri abizena eta, bestetik, ez du sekula entzun izan Txorierriko euskara latza denik, nahiz Bizkaian bizi izan hogei urtez (Estrellas y estrellitas de la linguística, in: Euzkadi, 13-XI-1924). Areago: "berra" "etzea" eta "semea" bezalako forma zaharrak, Arratiatik hasi eta Mungiaraino, nonnahi entzun daitezke ("A 'Orixe"', in: Euzkadi, 15-XI-1924)..

Honekin esan nahi dut sail honek bere bidea egina zeukala Kirikiñoren eskutik eta Orixek segida eman besterik ez zuela egin.

Euskal gaiei buruz txoko berezi bat ireki eta, zergatik gaztelaniaz?

Norbaitek pentsatuko du guri bakarrik bururatu zaigula horrelako galdera bat egitea.

Ba ez.

Orduan ere, irakurle batek, bere kontsulta zergatik egiten dion gaztelaniaz azaltzen dio Orixeri:

Ya que 'Temas Vascos' está en español en obsequio a usted, y para evitarle la molestia de la traducción, en lo mismo le escribo, en contra de mi costumbre 317 Orixe, "Temas Vascos" saila. in: Euzkadi. 7-IX-1928.